Publizitatea
Itxi

2021/09/06

06:50

Gizartea

Gertakaria

Santanderren aurkitu dute Zumaian desagertutako emakume frantziarra

EITB Media

Espainiako Poliziak Kantabriako hiriburuan aurkitu du, egoera onean, Ertzaintza asteartetik haren bila ibili ostean.

  • Larrialdi zerbitzuko koordinatzailea. Argazkia: Ertzaintza.

    Larrialdi zerbitzuko koordinatzailea. Argazkia: Ertzaintza.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Poliziak Ertzaintzari jakinarazi dionez, Donejakue bidea egiten ari zela Gipuzkoako kostaldean desagertutako emakumea osasun egoera onean aurkitu dute Santanderren (Kantabria).

Emakumea Zumaian desagertu zen asteartean. Hori dela eta, Ertzaintza haren bila egon da egunotan, eta, ikerketa-lanen barruan, Guardia Zibilari eta Polizia Nazionalari jakinarazi zien emakume frantziarra Kantabrian egon zitekeela.

Hala, Espainiako Poliziak Ertzaintzari jakinarazi dionez, erromesa Santanderren aurkitu dute, osasun egoera onean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;