Gizartea -

Homofobia

Gazte batek eraso homofoboa jasan du Gasteizen

Taberna batetik irten eta berehala, Foru kalera abiatu zen lagunekin elkartzeko. Une horretan, mutil batek "marikoi zikina" deitzen ziola entzun zuen, eta biratzean ukabilkada bat jaso zuen, lurrera eroriz.

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte batek larunbatean Gasteizen jasan zuen eraso homofoboa salatu du sare sozialen bidez.

Erasotuak berak sareetan azaldu duenez, joan den asteburuan, taberna batetik irten eta gutxira, Foru kalera jo zuen lagunekin biltzeko. Une horretan, mutil batek "marikoi zikina" deitzen ziola entzun zuen, eta, biratzean, ukabilkada bat jaso zuen, lurrera eroriz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Homofobia Albisteak LGTBI