Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Indarkeria matxista salaketak % 1,3 igo dira Nafarroan

2011n, guztira, Emakumeen kontrako tratu txarren inguruko 1.227 salaketa ipini zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011n emakumeen kontrako idarkeria kasuen 1.227 salaketa jarri ziren Nafarroan, aurreko urtean baino % 1,3 gehiago, alegia.

Indarkeria matxista kasuak artatu eta saihesteko sortutako jarraipen batzordeak jakinarazi duenez, 1.227 salaketa horien artean % 52 biktimaren egungo bikotekidearen ingurukoak ziren eta % 31 bikotekide ohiarenak.

Jaioterriari erreparatuz gero, erasoak jasan dituzten emakumeen % 45 atzerritarrak ziren. Gune geografikoari dagokionez, berriz, Iruñean eta Iruñerrian zenbatu ziren salaketa gehienak, % 64, alegia.

2012rako Nafarroako Gobernuko Gizarte Politikarako Sailaren helburuetako bat emakumeen kontrako indarkeria kasuen inguruko foru lege berria egitea izango da, eta bertan sexu explotazioaren eta prostituzioaren aldeak ere jasoko diztute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea