Gizartea -
Nafarroa
63 urteko motorzale bat larri zauritu da Valtierran, zirkulazio-istripu batean
Istripua 12:15ean jazo da, Tafallarako noranzkoan zihoan motozikleta batek eta nekazaritzako ibilgailu batek talka egin dutenean. Istripuak gorabeherak eragin ditu N-121 errepidean.
Agentziak | EITB Media
63 urteko motorzale bat larri zauritu da ostegun honetan N-121 errepidean, Valtierran, nekazal ibilgailu batekin talka eginda, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Istripua 12:15ean jazo da, Tafallarako noranzkoan zihoan motozikleta batek eta nekazaritzako ibilgailu batek talka egin dutenean. Traktorearen gidaria, 55 urteko tuterarra, atxilotu egin dute alkoholemia-probak egiteari uko egitea egotzita.
Motorzalea, 63 urteko frantziar bat, Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dute anbulantziaz, beso bat eta hanka bat hautsita zituela.
Istripuak gorabeherak eragin ditu zirkulazioan. Hori dela eta, Nafarroako Guardia Zibileko agenteak, suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratu dira.