Gizartea -

Nafarroa

Gazte bat sastakatu dute Burlatan

Foruzaingoak eta Udaltzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu dute, 26 urteko auzotar bat.

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte bat larri zauritu da igande honetan Burlatan, bi kuadrillen arteko borroka batean sastakatuta. Gaztea Nafarroako Ospitalera eraman dute ebakuntza egitera.

06:00ak aldera, Eliza plazan, bi gazte talderen arteko liskarra izan da. Borrokan ari zirela, gizonezko bati hainbat zauri egin dizkiote arma zuriz, horietako bat birika parean.

Foruzaingoak, Burlatako Udaltzaingoaren laguntzarekin, ustezko erasotzailea atxilotu du, 26 urteko Burlatako bizilaguna, baina beste pertsona batzuek erasoan parte hartu ote duten ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Nafarroako Ospitale Gunea albisteak