Gizartea -

Koronabirusa

Pertsona bat hil da covid-19agatik Nafarroan eta kasu kopurua apur bat igo da

Azken orduetako kopuruak duela astebete hautemandako 53 kasuetatik eta duela bi asteko 139etatik behera daude. Tuteran eta Fiteron 5na kasu zenbatu dituzte, eta Narbarten, Arrotxapean eta San Juanen, 3na.

Nafarroako ospitalea. Argazkia: EFE.
Nafarroako ospitalea. Argazkia: EFE.
Nafarroako ospitalea. Argazkia: EFE.

O.P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan pertsona bat hil da Nafarroan koronabirusak jota, Nafarroako Osasun sailak jakitera eman duen informazioaren arabera. 

Gainera, 45 koronabirus kasu berri erregistratu dituzte asteartean, bezperan baino 18 kasu gehiago dira, 27 zenbatu baitzituzten astelehenean. Hala ere, duela astebete (53) eta duela bi aste (139) hautemandakoak baino gutxiago dira oraindik. 

Atzo 1.555 test egin ziren eta positibotasun-tasa % 2,9an kokatu zen

Datuak eskualdez eskualde aztertuta, Tuteran eta Fiteron izan dira kutsatze gehien, 5na zenbatu baitituzte; Narbarte udalerrian eta Iruñeko Arrotxapea eta Donibane auzoetan, berriz, 3na kasu hauteman dituzte. 

3 lagun ingresatu behar izan zituzten atzo erietxean gela arruntetan eta pertsona bat ZIUn ingresatu zuten. Gaur egun, 61 lagun daude ospitaleratuak, horietatik 15 ZIUetan. 

Bestalde atzo 1.419 dosi jarri ziren eta 962.736 dira guztira ipini diren dosiak. 504.709 lagunek osatu dute txertaketa jarraibidea.  

Neurrien arintzea

Egoera epidemiologikoa hobera egiten ari dela eta, ostiraletik aurrera ostalaritzaren eta gaueko aisialdiaren ordutegiak luzatzea, garraioaren edukierak handitzea, gazteen lokalak berriz zabaltzea eta kanpoaldean gehienez 10 pertsona biltzeko muga kentzea planteatu du Nafarroako Gobernuak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea