Gizartea -
Istripua
Moto gidari bat larri zauritu da Astigarragan horma baten kontra jota
GI-2132 errepidean zihoan moto gidaria bidetik atera da, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, 06:50 inguruan eta horma baten kontra jo du. Donostia Ospitalera eraman dute larri zaurituta.
Agentziak | EiTB Media
Moto gidari bat larri zauritu da Astigarragan (Gipuzkoa) bidetik atera eta horma baten kontra jotzean.
Segurtasun Sailak Europa Pressi jakinarazi dionez, 06:50 inguruan gertatu da istripua, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, GI-2132 errepidean zihoan gidaria bidetik atera da eta horma baten kontra jo du.
Ertzaintza eta osasun zerbitzuetako kideak bertaratu dira eta Donostia Ospitalera eraman dute motozalea, larri zaurituta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea