Itxi

2021/09/19

08:57

Gizartea

LISKARRAK

Hiru gazte atxilotu dituzte Donostian, ertzainei botilak jaurtitzea leporatuta

EITB MEDIA

04:45 aldera gertatu dira istiluak Alde Zaharrean. Atxilotuak adin txikiko bat, 18 urteko gazte bat eta 19 urteko beste bat dira.

  • Ertzaintzako bi patruila Donostiako udaletxearen inguruetan. Argazkia: EITB Media

    Ertzaintzako bi patruila Donostiako udaletxearen inguruetan. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hiru pertsona atxilotu ditu bart Ertzaintzak Donostian, ertzainei aurre egin eta botilak jaurtitzea leporatuta.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, segurtasun lanak egiten ari zen patruila batek hainbat gazte topatu ditu Alde Zaharrean, auto batzuk kaltetzen. Agenteak gazteak identifikatzera joan direnean, botilak jaurtiz erantzun diete.

Liskar horietan, hiru lagun atxilotu dituzte: adin txikiko bat eta 18 zein 19 urteko bi gazte.

Desordena publikoak egozten dizkiete.

Abuztu amaieran ere istiluak eta dozenaka atxilotu izan ziren hainbat gauez Donostian, baina azken asteburuetan ez da horrelakorik errepikatu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;