Gizartea -

Koronabirusa

30 covid-19 kasu baino gutxiago atzeman dituzte Nafarroan, hirugarren egunez jarraian

Zehazki, 28 positibo diagnostikatu zituzten atzo: lau Iruñean, hiru Betelun eta bina Altsasun, Lodosan eta Erronkarin, besteak beste.

Ostegunean, UPNAko txertodromoa itxi zen egunean, hartutako argazkia: EFE
Ostegunean, UPNAko txertodromoa itxi zen egunean, hartutako argazkia: EFE
Ostegunean, UPNAko txertodromoa itxi zen egunean, hartutako argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 pandemiaren bilakaerak bide onetik jarraitzen duela dirudi Nafarroan. Izan ere, 16. eguna da, jarraian, Foru Erkidegoan, 100 kutsatze berritik behera diagnostikatzen direla egunean, eta azken hiru egunetan, gainera, 30etik behera izan dira. Hala, atzo Osasun Sailak 28 kasu berri atzeman zituen 883 proba egin ostean eta positibitatea %3,2koa izan zen. Bezperan 22 positibo izan ziren eta aurreko egunean 28. Kopuru horiek ekainaren erdi aldera izandakoekin aldera daitezke.

Positibo berrietako lau Iruñean atzeman zituzten, hiru Betelun eta bina Altsasun, Lodosan eta Erronkarin eta gainerako herrietan positibo bana diagnostikatu zituzten.

Bestalde, larunbat honetan ez zen ospitaleratzerik izan, ezta hildakorik ere. Gaur egun 48 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko eguneko kopuru bera, horietatik 13 ZIUn..

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea