Gizartea -
GERTAKARIA
Emakume bat hil da Gasteizen, leihoak garbitzen ari zela laugarren solairutik erorita
10:20 inguruan gertatu da ezbeharra, Gasteiz etorbideko etxebizitza batean.
EITB MEDIA
Emakume bat hil da Gasteizen, etxebizitza bateko leihoak garbitzen ari zela laugarren solairutik behera erorita.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur goizean gertatu da ezbeharra, 10:20 inguruan, Gasteiz etorbideko etxebizitza batean.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko, baina lehen ikerketen arabera, kristalak garbitzen ari zela erori da, gorpuaren ondoan garbiketako tresnak aurkitu dituzte eta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea