Gizartea -

GERTAKARIA

Emakume bat hil da Gasteizen, leihoak garbitzen ari zela laugarren solairutik erorita

10:20 inguruan gertatu da ezbeharra, Gasteiz etorbideko etxebizitza batean.

Gasteiz, gaur. Argazkia: EITB Media.
Gasteiz, gaur. Argazkia: EITB Media.
Gasteiz, gaur. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da Gasteizen, etxebizitza bateko leihoak garbitzen ari zela laugarren solairutik behera erorita.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur goizean gertatu da ezbeharra, 10:20 inguruan, Gasteiz etorbideko etxebizitza batean.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko, baina lehen ikerketen arabera, kristalak garbitzen ari zela erori da, gorpuaren ondoan garbiketako tresnak aurkitu dituzte eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak