Gizartea -
Meteorologia
Abisu horia ezarri dute gaur euriteengatik eta ekaitzengatik Euskadiko iparraldean
Euri txiki-ertaina egingo du (isurialde atlantikoko zenbait tokitan handia izan daiteke, bereziki arratsalde-gau partean), eta trumoi-ekaitzak izan daitezke.
N. B. | EITB MEDIA
Euskadik abisu horia ezarri du prezipitazio handiengatik Bizkaian eta Gipuzkoan, astelehen honetako 03:00etatik 21:00etara.
Isurialde atlantikoko zenbait tokitan, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatu daitezke. Euri txiki-ertaina egingo du (isurialde atlantikoko zenbait tokitan handia izan daiteke, bereziki arratsalde-gau partean), eta trumoi-ekaitzak izan daitezke.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, gaur udazken giroa izango dugu. Egun osoan zehar egingo du euria, eta ia txoko guztietara iritsiko da, baina gehiago egingo du ipar partean.
Isurialde atlantikoan euria gogotik eta ugari egin dezake, eta eguneko tarte batzuetan baliteke etenik gabe egitea. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira.
Asteartean, giro freskoarekin eta euriarekin jarraituko dugu. Isurialde atlantikoan eta bereziki mendebaldean botako ditu zaparrada handinak. Horrela, Nafarroa hegoaldeko toki askotan ateri eutsiko dio. Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, baina astelehenean baino intentsitate txikiagoarekin. Tenperaturan ez dugu ia aldaketarik espero.
Asteazkenean, eguraldia egonkortuz joango da pixkanaka, eta termometroek apur bat egingo dute gora. Egunaren hasieran, oraindik busti dezake, bereziki mendebaldean, baina arratsaldetik aurrera ostarteak nagusituz joango dira. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta tenperaturak berriro ere 20 ºC-ren muga gaindi dezake.