Gizartea -

Sutea

Pertsona bat larri zauritu da Hendaiako migranteen atxikitze zentroan izandako sute batean

Gainera, beste pertsona bat artatu behar izan dute kea arnasteagatik. Oraindik argitzeke daude sutearen arrazoiak, baina litekeena da nahita piztutakoa izatea.

Hendaiako Administrazio Atentzioko Zentroa. Argazkia: Google Maps.
Hendaiako Administrazio Atentzioko Zentroa
Hendaiako Administrazio Atentzioko Zentroa. Argazkia: Google Maps.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoera irregularrean iritsitako migranteak artatzeko Hendaiako zentroan sute bat izan da bart eta 24 migratzaile ebakuatu behar izan dituzte. Pertsona bat larri zauritu da eta Baionako Ospitalera eraman dute. Gainera, beste bat artatu behar izan dute kea arnasteagatik.

Oraindik argitzeke daude sutearen arrazoiak, baina litekeena da nahita piztutakoa izatea.

Hendaia eta Irun lotzen dituen Santiago zubitik metro gutxira dagoen zentro horretan astebete pasatxoan gertatu den bigarren gertakari larria da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gipuzkoa Iparraldea berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Baionako bideoak Biarritz albisteak Maule argazkiak Donibane Garazi albisteak Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Zuberoa Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko azken ordukoa