Itxi

2021/09/20

16:07

Gizartea

Koronabirusa

Pfizer/BioNTech txertoa "eraginkorra eta segurua" da 5 eta 11 urte bitarteko haurrengan

O.P. | EiTB Media

Emaitza 2/3 fasean dagoen azterlan baten zatia da, eta 5 eta 11 urte bitarteko 2268 adingabe hartzen ditu barne. Jasotako dosia 10mgkoa izan da (adinekoentzat ohikoa 30mgkoa da), eta antigorputzen erantzunak txertoa hartu duten 16-25 urteko pertsonengan sortutakoarekin aldera daitezke.

  • Pfizerren bulegoak, New Yorken.

    Pfizerren bulegoak, New Yorken. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pfizer eta BioNTech enpresek iragarri dute 2/3 fasean dagoen entsegu baten emaitzen arabera, bien artean ekoizten duten covid-19aren aurkako txertoak aldeko segurtasun emaitzak eta antigorputz erantzun solidoa eragiten duela 5 eta 11 urte bitarteko haurrengan, hau da, "txertoa eraginkorra eta segurua da"

Hiru adin-tartetan banatuta, 6 hilabete eta 11 urte bitarteko adingabeen erantzun immunologikoa aztertzeko entseguaren lehen emaitza da 

Lehen zati honek  erakutsi du du 10 mgko bi dosik (helduena baino baxuagoa), 21 eguneko tartearekin jarriak, 5 eta 11 urte bitarteko haurrengan sortzen duen erantzuna Pfizer-BioNTech enpresaren aurreko azterlan batean 30 mgko dosiarekin immunizatutako 16-25 urteko pertsonek sortutako erantzunarekin aldera daitezkeela.  

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;