Gizartea -

Adinekoak

Bizkaiak "eredu pertsonalizatuago bat" bilatuko du egoitzetan, 25 pertsonako taldeekin

2023an 25 pertsonako taldeak foru sarearen % 35ean ezartzeko helburua jarri dute, hau da, 3.000 adineko baino gehiagora iristea.

Bizkaiak "eredu pertsonalizatuago bat" bilatuko du egoitzetan, 25 pertsonako taldeekin.
Bizkaiak "eredu pertsonalizatuago bat" bilatuko du egoitzetan, 25 pertsonako taldeekin.
"EtxeTIC", Bizkaiko iraupen luzeko zainketetarako modelo berria martxan da

1:10

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak 2023ra arte 185 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du trantsizio egitasmo batean, adinekoen egoitzetan zein etxeetan "eredu pertsonalizatuago bat" lortzeko.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuak eta Teresa Laespada Enplegu diputatuak plan berria aurkeztu dute.

Rementeriaren ahotan, "epe luzeko zaintza behar duten pertsonen arreta hobetu, XXI. mendera egokitu, foru sistema modernizatu, teknologia uztartu eta hurbiltasuna areagotu nahi dugu".

Egoitzetan 25 pertsona arteko elkarbizitza unitateak aurreikusten ditu egitasmoak, "arreta pertsonalizatuago bat" errazteko, "etxean bezala izateko". Horretarako, ia 113 milioi erabiliko dituzte 2023ra arte.

2023an 25 pertsonako taldeak foru sarearen % 35ean ezartzeko helburua jarri dute, hau da, 3.000 adineko baino gehiagora iristea.

Orain arte 31 zentrok hasi dituzte tramiteak, unitateak sortzeko.

43 milioiko inbertsioarekin, eskualdeko lau lantalde jarriko dira martxan, elkarbizitza unitateak laguntzeko. Zerbitzu soziosanitario bereziak eskainiko dituzte.

Lehen lantaldea Birjinetxen jarriko da martxan, Bilboko egoitzak laguntzeko; ondoren beste hiru jarriko dituzte lanean, Enkarterri-Ezkerraldean, Uriben eta Barrualdean.

EtxeTIC

Gainera, eguneko zentroetan 'EtxeTIC' eredua ezarriko dute. Eguneko zentro baten arreta eta teknologien bidez etxez etxeko arreta uztartuko dira, menpekotasun egoeran diren pertsonentzako.

Bilboko Etxaniz zentroa izango da aurrena. Datozen asteetan 25 pertsonari ohiko arreta eskainiko die, eta beste 750 inguru etxean artatuko dituzte zentro inguruan.

Aldundiak 22,5 milioi bideratuko ditu eredua martxan jartzeko, 2023an menpekotasun egoeran diren 21.245 pertsonen % 50 modu horretan artatzeko.

Etxaniz zentroaren ostean, EtxeTIC ereduarekin bat egingo dute Zallak eta Etxebarrik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Adinekoak