Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia gaur gauean Bizkaian eta Gipuzkoan euriagatik

21:00ak eta 03:00ak artean egongo da aktibo abisu horia. Zaparradak indartsuak izan daitezke tarteka, batez ere kostaldean.

Euria. Argazkia: Pxhere
Euria.
Euria. Argazkia: Pxhere

O. P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarriko du gaur gauean euri asko egingo baitu Bizkaian eta Gipuzkoan, bai kostaldean bai barnealdean. Abisua 21:00etatik 03:00etara egongo da indarrean. 

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakitera eman duenez, zaparrada txiki-ertainak botako ditu, eta handiak eta trumoitsuak izan daitezke, bereziki kostaldean. Isurialde atlantikoko zenbait tokitan, ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago pila daiteke. Zaparradak ekialdetik mendebaldera mugituko dira.

Euskalmeten arabera, asteazkenean, egunaren lehen partean euria egingo du oraindik, bereziki ipar-mendebaldean eta goizaldean, baina goizak aurrera egin ahala atertzera egingo du.

Ostarteak gero eta zabalagoak izango dira, eta arratsaldean urdina nagusituz joango da, batez ere kostaldean eta ekialdean.

Ipar/ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da. Termometroek gora egingo dute pixka bat, eta 20 ºC-ren bueltan ibiliko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa EAE Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak