Gizartea -

IKUS-ENTZUNEZKO LEGEA

Ikus-entzunezko legean hizkuntza guztiak parean jartzeko eskatu dio Jaurlaritzak Sanchezi

Hizkuntza guztiak errespetatu ezean, talde independentistek ez dute ikus-entzunezko legerik babestuko.

Kamera bat gizon bat grabatzen. Irudia: Pexel
Kamera bat gizon bat grabatzen.
Kamera bat gizon bat grabatzen. Irudia: Pexel

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak onartu behar duen Ikus-entzunezko komunikazioaren Lege Orokorraren aurreproiektuaren aurrean hizkuntza guztiak parean jartzeko eskatu dio Jaurlaritzak Sanchezi. Talde indenpendentistek, bestalde, ohartarazi dute hizkuntza koofizialak babestu ezean, ez dutela etorkizuneko legea babestuko.

Gobernu Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak esan du oraindik ez dakiela testu hori nola argituko den. Hala ere, izapide publikoan alegazioak aurkeztu zituela gogorarazi du, Espainiako Estatuko hizkuntza guztiekin berdin jarduteko eskatuz.

Eskakizun hori testuan nola bideratuko duten jakin ez arren, Zupiriak dio testuak jasoko ez balu, zuzentzen saiatzeko arauaren izapide parlamentarioa geratuko litzateke aurretik.

Hizkuntza guztiak errespetatu ezean, talde independentistek ez dute legerik babestuko

ERC, EH Bildu eta PdeCat bezalako talde independentistek ohartarazi dute ez dutela etorkizuneko ikus-entzunezko legea babestuko hizkuntza koofizialak babesten ez baditu.

Mertxe Aizpurua EH Bilduko kongresuko bozeramailearen arabera, egungo aurreproiektuak plataforma digitalen esku uzten du "hizkuntza koofizialen sakontasuna", eta Gabriel Rufian ERCren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak proiektuak hizkuntza koofizialarekiko duen errespetu falta aipatu du.

Hizkuntza koofizial "bakoitzarentzat" ikusgarritasun portzentaje bat ez baldin badago, PdeCatek ere ez du legea babestuko. Ferran Bel Kongresuko bozeramaileak ohartarazi duenez, Espainiako Exekutiboak "geometria aldakorrari esker, PP, Ciudadanos edo Voxi esker, alegia, onartzen baldin badu (…) legealdiaren etorkizunaren inguruko gogoeta egin beharko luke PSOEk".

Horrela, araudia aurrera ateratzeko, bere bazkideen adostasuna bilatu beharko du Espainiako Gobernuak. Iñigo Errejon diputatuak azaldu duenez, Mas Paisek ere ez du proiektua onartuko, hizkuntza koofizialen arazoa konpontzen ez baldin badu, eta ez independentismoarekin bat egiten duelako, Konstituzioarekin baizik, hizkuntzak babestu behar direla esaten duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Espainiako Gobernua bideoak Espainia bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak