Itxi

2021/09/23

12:27

Gizartea

Kontzientziazio kanpaina

Bilboko itsasadarreko buru handia gizartea kontzientziatzeko kanpaina baten parte da

A. S. | EITB MEDIA

Ruben Orozco eskultore hiperrealistaren lana da eta Bilboko Zubi Zuri zubiaren ondoan dago ikusgai, Bilboko erdigunean. BBKren kanpaina baten baitan sortu dute, hurrengo belaunaldien etorkizuna irudikatzea helburu duena.

2:47
Neskatoaren buruaren instalazioa Bilboko itsasadarrean
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Atzo goizean Bilboko itsasadarrean agertu zen neskatila baten buru erraldoiaren eskultura Ruben Orozco artista hiperrealistak sortu du, Bihar izena du eta gizartea kontzientziatzeko BBKren kanpaina baten parte da, lehiakortasun-eredu iraunkorrak sustatzea helburu duena.

Bisitariei eta egungo belaunaldiei adi-adi begiratzen die eskulturak, eta ikusmin handia eragin du herritarren artean. Gaur BBK-k iragarri duenez, gizartea kontzientziatzeko kanpaina baten lehen urratsa da.

Xabier Sagredo BBK-ko presidentearen hitzetan, erakundeak 100 urte baino gehiago daramatza garapenarekin eta Bizkaiko gizarteari egiten dion ekarpenarekin konprometituta, eta uste dute "etorkizuna aintzat ez hartzea ez dela aukera bat".

Hori dela eta, proiektu hau hurrengo belaunaldiekin dagoen "erantzukizun sentimendutik" sortu da, eta helburua jendea eskulturarekin identifikatuta sentitzea da; izan ere, "hartzen dugun erabaki bakoitzarekin hondoa joko dugun edo ez erabaki behar dugu", gaineratu du.

Mareen arabera ur gainera ateratzen den eskultura bizia

Bilboko itsasadarreko mareen igoerarekin eta jaitsierarekin irudikatzen den denboraren etengabeko bilakaera islatzeko pentsatuta dago Bihar obra, baina, batez ere, BBKren arabera, "etorkizuneko belaunaldi oso baten adierazpenarekin konprometitutako eskultura" da. "Bizitzan zehar hartzen ditugun erabakiek duten garrantzia islatu nahi du lanak; izan ere, hartzen dugun erabaki bakoitzak edo hondoratu edo ur gainean egotea ahalbidetuko digu", gehitu du Sagredok. 

Erretxinaz eta beira-zuntzez egina, eta pinturaren ordez erretxina zeharrargiz margotuta dago. Eskulturak 120 kilo inguru pisatzen ditu eta 2,50 metroko sakonera, 1,92 metroko zabalera eta 1,69 metroko altuera ditu, hau da, 10 urteko neskato baten burua baino 11 aldiz handiagoa.

Obra 3 hilabete baino gutxiagoan sortu da, eta 3,5 metroko sakonera eta 3 tonako pisua duen hormigoizko eta burdinazko egitura batean dago instalatuta.

Bihar busto handia, Adinekoen bakardadeaz ohartarazteko lanaren ondotik dator, hau ere artista berak egina, eta fikziozko film labur batez lagunduta dago.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;