Gizartea -

Ikasleen protestak

Valentzian 'gehiegikeriak' egon zitezkeela onartu du Barne ministroak

Barne ministroak agerraldia egingo du Madrilgo Kongresuan atzoko kargei buruz informazioa emateko.

Poliziak 25 lagun atxilotu zituen Valentzian. Argazkia: EFE.
Poliziak 25 lagun atxilotu zituen Valentzian. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernández Díaz Barne ministroak azalpenak emango ditu Madrilgo Kongresuan, Valentzian Poliziak egindako kargak direla eta. Fernandez Diazen hitzetan, baliteke poliziak "gehiegikeriak" egitea Lluis Vives institutuko ikasleen protestetan.

"Demokrazian gaude, eta Kongresuak agerraldia egin behar dudala uste badu, pozik egingo dut. Egoera baretzen denean, nik neuk eskatuko dut agerraldi hori egitea", esan du Catalunya Radiori egindako adierazpenetan.

Poliziak egindako "hitzezko eskaerei" ikasleek "jaramonik" ez zietela egin azaldu du Fernandez Diazek. "Erradikalek egoera horretaz baliatu ziren", gaineratu du. Hala ere, bere hitzetan, baliteke agenteren batek "gehiegikeriak" egin izana.

"Poliziaren alde egingo dut, baina gehiegikeri baten aurrean, arduraz jokatuko dut", adierazi du ministroak.

Bere hitzetan, ikasleen ondoan "erradikalak eta indarkeriaren aldekoak" egon ziren atzoko protestetan, eta horiek izan ziren "arazoak sortu zituztenak".

Valentzian egoera " lasai baretzea" espero du Fernandez Diazek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea