Gizartea -

Droga-trafikoa Bizkaian

Gutxienez 10 atxilotu Bizkaian, droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak miaketak egin dituzte Portugaleten, Santurtzin eta Getxon. Kasua Nafarroako epaitegi batek darama, eta sumarioa sekretupean dago.

Gutxienez 10 atxilotu Bizkaian, droga-trafikoaren aurkako operazio batean. Irudia: EiTB Media
Gutxienez 10 atxilotu Bizkaian, droga-trafikoaren aurkako operazio batean. Irudia: EiTB Media
Gutxienez 10 atxilotu Bizkaian, droga-trafikoaren aurkako operazio batean. Irudia: EiTB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak droga-trafikoaren aurkako operazio handi bat abiatu dute asteartean Bilboko itsasadarreko ezkerraldeko eta eskuinaldeko hainbat herritan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gutxienez 10 pertsona atxilotu dituzte operazioan. Kasua Nafarroako epaitegi batek darama, eta sumarioa sekretupean dago.

El Correo egunkariak aurreratu duenez, miaketak egin dituzte Portugaleteko, Santurtziko eta Getxoko zenbait pisu eta tabernatan.

Oraingoz ez dute horren inguruko xehetasunik eman, operazioa martxan baitago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza Getxo berriak Portugalete albisteak Santurtzi albisteak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Delituak Drogak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak