Gizartea -
Koronabirusa
Azken orduetan 23 kasu berri hauteman dituzte Nafarroan
Burlatan eta Beran erregistratu dira positibo gehien, 3na atzeman baitituzte.
I. R. | EITB MEDIA
Nafarroak 23 kasu berri erregistratu ditu astearte honetan, bezperan baino bi gutxiago, Foru Gobernuaren behin-behineko datuen arabera. Horrela, kutsatzeak 20 inguru dira beste egun batez lurralde horretan.
Une honetan 38 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 11 ZIUetan. Ez dute heriotza berririk jakinarazi, eta, beraz, 1.243 pertsona hil dira koronabirusarekin Foru Erkidegoan.
Azken 24 orduetan, Burlatan eta Beran erregistratu dira positibo gehien, 3na atzeman baitituzte. Zizur Nagusian, Mendillorrin eta Barañainen, berriz, bina zenbatu dituzte.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea