Gizartea -
eguraldia
Abisu horia ezarriko dute asteburuan, haize-boladak direla eta
Hegotik iritsiko diren haize-bolada bortitzak izango dira datozen egunetan EAEn eta Nafarroan.
eitb media
Haizeagatik abisu horia ezarriko du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteburuan EAEn. Izan ere, haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, mendebaldeko mendi inguruetan bereziki. Bestalde, haizeguneak ez diren tokietan hegotik iritsitako haize-boladak 60-80 km/h-koak izan daitezke, bereziki mendebaldean.
Abisu horia larunbateko 21:00ak eta igandeko 00:00ak bitarte egongo da indarrean.
Halaber, AEMET agentzia meteorologikoak 70 km/h-ko haize-boladak iragarri ditu Nafarroako isurialde atlantikoan. Abisu horia 20:00ak aldera ezarriko du larunbatean, eta igandeko 06:00ak arte egongo da indarrean.