Gizartea -

Gertakaria

Kale erasoaren hipotesia baztertu dute Lekeitioko erasoetan

Bi ibilgailu kiskali dira bart Lekeition, sei kontainerri su eman ostean. Hirugarren batek ere kalteak izan ditu.

Furgoneta bat eta automobil bat kiskalita Lekeitioko portuan. Argazkia: EFE.
Furgoneta bat eta automobil bat kiskalita Lekeitioko portuan. Argazkia: EFE.
Bi ibilgailu eta sei kontainer kiskalita, Lekeition

00:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sua goizeko 03:30ak aldera hasi da Lekeitioko Txatxokaia kaleko sei edukiontzietan eta gutxika-gutxika inguruko autoetara zabaldu da. Furgoneta bat eta automobil bat guztiz kiskali dira eta hirugarren ibilgailu batean kalteak eragin ditu, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintza bertara hurbildu da eta sua nahita piztutakoa izan dela baieztatu du, baina kale borrokaren hipotesia baztertu egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea