Gizartea -
Abisu horia
Loiuko aireportura zihoazen bi hegaldi desbideratu dituzte haizeagatik
Munichetik iritsi behar zen bat Madrilera bideratu dute; eta Amsterdametik abiatutako beste bat Zaragozara eraman dute.
eitb media
Haize gogorraren ondorioz Loiuko aireportuan lur hartu behar zuten bi hegaldi desbideratu egin dituzte, Aenak jakinarazi duenez.
KLMren KL1689 eta Lufthansaren LH1830 hegaldiak dira desbideratu dituztenak. Lehena Amsterdametik iritsi behar zen 22:45ean, eta bigarrena, Munichetik abiatu da 22:50ean lur hartzeko. Azkenean Zaragozara eta Madrilera desbieratu dituzte, hurrenez hurren.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia zuen ezarria gaurko 21:00etatik igandeko 06:00ak arte haize bolada gogorrengatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea