Gizartea -

EZBEHARRA

Gizon baten gorpua kiskalita aurkitu dute Bilboko etxebizitza batean izandako sutean

Ezbeharra 23:30 aldera gertatu zen, Rodriguez Arias kaleko etxebizitza batean sutea izan ostean. Suhiltzaileek adin ertaineko gizon baten gorpua aurkitu zuten eraikinaren barruan.

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek gizon baten gorpua aurkitu dute bart Bilboko etxebizitza batean izan den sutean. Hildakoa adin ertaineko gizon bat da, Segurtasun Sailak baieztatu duenez, baina oraindik ez dute identifikatu.

Ezbeharra 23:30 aldera izan zen, Rodriguez Arias kaleko etxebizitza batean sua piztu zenean. Berehala, suhiltzaileek etxea hustu zuten, baina eraikinaren barrura sartu zirenean, adin ertaineko gizon baten gorpua aurkitu zuten, kiskalita. Oraindik, baina, ez dute identifikatu.

Ertzaintza heriotzaren arrazoiak ikertzen ari da, baita sutearen nondik norakoak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak