Itxi

2021/10/05

14:17

Gizartea

KORONABIRUSA

Osasun larrialdia eta LABI, noiztik egon dira martxan eta nolako eragina izan dute herritarren egunerokoan?

Onintza Aiestaran | EITB Media

Bigarren osasun larrialdi egoera 2020ko abuztuaren 17tik egon da indarrean. Geroztik "aginte bakarra" bere gain izan du lehendakariak, eta, Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek adostutako neurriez gain, beste batzuk hartu ahal izan ditu.

1:30
Urkulluren agerraldia 2020ko martxoaren 13an.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak (bigarren) osasun larrialdi egoera bertan behera utzi du astearte honetan (urriak 5), baina zer da, noiztik egon da indarrean eta zer nolako eragina izan du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako jendartean? Larrialdi egoera horrek ahalbidetu zuen, esaterako, azken urtean hain ezagun egin den LABI, EAEko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen sorrera.

Larrialdiak Kudeatzeko Euskal Legearen arabera, osasun larrialdia deklaratzean, lehendakariak eremu jakin batzuetarako sarbidea mugatu dezake eta zerbitzu publiko eta pribatuen erabilera edo ondasunen kontsumoa mugatu edo baldintzatu.

Bigarren osasun larrialdi egoera 2020ko abuztuaren 17an ezarri zuen Eusko Jaurlaritzak, behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) hiru arau argitaratuta.

Lehenengoan, Osasun sailburuak Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI) aktibatzeko eskatzen zion Segurtasun sailburuari; bigarrenean, Segurtasun sailburuak formalki aktibatzen zuen Euskadiko Babez Zibileko Plana, eta hirugarrenean, berriz, lehendakariak aipaturiko planaren zuzendaritza bereganatzen zuela jasotzen zen.

Lehendakariak 2020ko abuztuaren 17 hartan bere gain hartu zuen "aginte bakarrak" ahalbidetu dio, besteak beste, Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek 13 hilabete hauetan adostutako neurriez gain, beste batzuk hartu ahal izatea.

LABI batzordeak hainbat neurri murriztaile hartu ditu hilabete hauetan guztietan, tartean, intzidentzia altuko udalerriak ixtea (itxiera perimetrala), etxeratzeko agindua ezartzea, pertsonen arteko bilerak mugatzea, kultura eta kirol ikuskizunetako eta ostalaritzako edukierak murriztea edota horien itxiera ordutegiak aurreratzea.

Lehendabiziko osasun larrialdi egoera

Aurrez, pandemiari aurre egiteko tresna juridiko hori bera erabili zuen Eusko Jaurlaritzak 2020ko martxoaren 13an. Orduko hartan, ordea, osasun alerta edo larrialdi aitorpenak iraupen laburragoa izan zuen. Hain zuzen ere, 2020ko maiatzaren 18an bertan behera utzi behar izan zuen uztailaren 12an egin ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu ahal izateko

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;