Gizartea -

Nafarroa

Pertsona bat zaurituta eta beste bat intoxikatuta, Corellako etxebizitza batean izandako sutean

Suak kalteak eragin ditu etxabean eta bertan gordetzen ziren tresnetan. Antza, etxetresna elektriko baten funtzionamendu akastunaren ondorioz piztu da sua.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da eta beste bat intoxikatu da bart Corellako alde zaharreko etxebizitza batean izandako sutean, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Sua 23:00ak aldera piztu da. SOS Nafarroako 112 telefonora egindako dei baten arabera, suteak ke asko sortzen ari zen Gaztelu kaleko 32. zenbakiko etxe bateko etxabean. Bi emakume, etxebizitzako maizterrak, kalera irten dira, eta haietako baten senarra barruan zegoen.

Tuterako suhiltzaileak iritsi direnerako, 66 urteko gizona kalean zegoen, bizilagun batek emandako esku-eskaileratik jaitsi ondoren.

Gizona Tuterako Ospitalera eraman dute anbultanzian, kea arnastuta intoxikazio sintomak zituelako, baina ez zegoen larri. Anbulantzian emakumeetako bat ere joan da, 89 urtekoa, etxetik arineketan ateratzean erori eta belaunean zauri bat zuelako.

Suak kalteak eragin ditu etxabean eta bertan gordetzen ziren tresnetan. Antza, etxetresna elektriko baten funtzionamendu akastunaren ondorioz piztu da sua.

Suhiltzaileak 1:08an joan dira, etxeko erremate- eta aireztapen-lanak amaitu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Corella