Gizartea -

Lan gatazka

Iberiak 107 hegaldi bertan behera utzi ditu, beste greba egun batean

Konpainiak gaurko programatuta zituen 315 hegaldietatik 107 utzi ditu bertan behera, pilotuen 11. greba deialdiagatik.

Iberiak greba egin du berriz. Argazkia: EITB
Iberiak greba egin du berriz. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurko programatuta zituen 315 hegaldietatik 107 utzi ditu bertan behera Iberiak, pilotuen 11. greba deialdiagatik, eta CTA eta CNT sindikatuen eta Stavla kabinako tripulatzaileen laugarrenagatik.

Enpresatik jakitera eman dutenez, 208 hegaldi aireratuko dira gaur, programatutakoen % 66. Bertan behera utzitako 107etatik sei distantzia luzekoak dira, 49 motzekoak eta ertainekoak, eta 52 Estatu barrukoak.

Penintsularen eta Kanariar eta Balear uharteen arteko hegaldiri ez dute bertan behera utzi, baita bost ordu baina gehiagoko hegaldien % 50 ere.

Lanuztea pilotuen sindikatuak (Sepla-Iberia) deitu du, eta beste bi sindikatu txikiago batu zaizkio: CTA eta CNT, baita Stavlako kabinako (TCP) tripulatzaileak ere. Iberia Express kostu baxuko konpainia sortzearen aurrean protesta egitea da helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea