Gizartea -

Istripua

Motorzale bat hil da Areson horma baten aurka talka eginda

Ezbeharra 17:00ak inguruan jazo da, A-15 autobidean, Areso udalerriaren parean, Nafarroan.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat hil da arratsalde honetan A-15 errepidean, Areso parean, errepidetik atera eta horma baten aurka talka egin ostean.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra 17:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da.

Istripuaren tokira anbulantziak, Foruzaingoa eta helikoptero bat joan dira, baina ezin izan dute ezer egin gizonaren bizitza salbatzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-15 autobia