Gizartea -

KORONABIRUSA

Pertsona bat hil da Nafarroan covid-19ak jota

Ospitaleetako presioa nabarmen jaitsi da, egun 26 gaixo baitaude ospitaleetan, horietako bi ZIUn (bezperan baino hiru gutxiago).

Bezero bat kafea barran, Iruñeko taberna batean. Argazkia: EITB Media
Bezero bat kafea barran, Iruñeko taberna batean.
Bezero bat kafea barran, Iruñeko taberna batean. Argazkia: EITB Media

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan lehen aldiz, pertsona bat hil da Nafarroan covid-19ak jota. Horrez gain, 18 positibo berri zenbatu dituzte, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Bezperako datuekin alderatuta, 15 kasu gutxiago dira. Gainera, duela astebete hautemandako 32 kutsatzeetatik urrun daude, eta duela 14 egun zenbatutako 23 kasuetatik behera ere badaude. Positibotasun tasak ere behera egin du (% 1,3), 1.368 proba egin ostean 18 kasu atzemanda.

Ospitaleetako egoera nabarmen samurtu da, eta ostegunean ez da inor erietxeratu behar izan. Hala, guztira 26 pertsona daude ingresatuta, eta horietako bi ZIUn daude (asteazkenean baino hiru gutxiago).

Datuak udalerriz udalerri aztertuta, Iruñeko Donibane auzoan lau positibo berri zenbatu dituzte, eta Mutiloan eta Berriozarren, berriz, bina atzeman dituzte.

Txertaketa datuei dagokienez, 519.307 nafarrek dute jada pauta osoa.

OHARRA: Hemendik aurrera, covid-19ak Nafarroan duen bilakaerari buruzko datuak astean behin emango ditugu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna albisteak Iruñeko albisteak Albisteak Nafarroa Gaixotasunak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Nafarroako Gobernua Atarrabia azken ordukoa Uharte azken ordukoa Sendagaiak Txertoak albisteak Nafarroako Ospitale Gunea albisteak Koronabirusa olatu berria