Gizartea -

Indarkeria matxista

Hiru urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute La Manadaren biktimaren datuak zabaldu zituen gizonarentzat

Torreviejako gizaseme bat akusatuen aulkian jesarriko da Madrilgo emakumearen nortasun agiriaren argazkia foro batera igotzeagatik.

La Manada auziaren kontrako protesten argazki bat. EFE
La Manada auziaren kontrako protesten argazki bat.
La Manada auziaren kontrako protesten argazki bat. EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Torreviejako (Alacant) gizon bat akusatuen aulkian jesarriko da La Manadaren biktimaren datuak, zehazki, nortasun agiriaren aurrealdeko argazkia, sare sozialetan zabaltzeagatik. Akusazioak hiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du gizonarentzat.

Torreviejako 2 zenbakiko epaitegiak ahozko epaiketa abiatzeko autoa kaleratu du, eta aldeek euren eskaerak egin dituzte.

2016ko sanferminetan bost gizonek taldean bortxatutako emakumearen abokatuak hiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du, sekretuak ezagutaraztea eta osotasun moralaren eta intimitatearen kontrako delituak egotzita.

Beste zigor proposamen bat ere egin du Teresa Hermida abokatuak. Bi urte eta egun bateko espetxe zigorra eta 18 hilabetez eguneko 15 euroko isuna galdegin du.

Akusatuak emakumearen nortasun agiriaren aurrealdeko argazkia partekatu zuen interneteko foro ezagun batean, 2018ko maiatzean, bortxaketa izan eta bi urtera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa ‘La Manada’ auzia Sexu erasoak