Gizartea -

Aramaio

Onik aurkitu dute atzo Aramaion desagertutako 67 urteko gizonezkoa

Desagertutako gizona, Izurtzako bizilaguna, goizeko 10:30ean topatu dute bilaketa lanetan parte hartu duten DYAko kideek.

Erreskate taldeko kideak. Argazkiak: Ertzaintza
Erreskate taldeko kideak.
Erreskate taldeko kideak. Argazkiak: Ertzaintza

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onik topatu dute larrialdi zerbitzuek atzo Aramaion perretxikoak biltzen ari zela desagertutako gizonezkoa. 67 urteko Izurtzako bizilaguna, 10:30ak inguruan topatu dute bilaketa lanetan ari ziren DYAko kide batzuek. Gaua kanpoan pasa duen arren, osasun egoera onean dago.

Atzo arratsaldean ekin zitzaion bilaketa lanei, gizonezkoaren senide batek falta zela abisua jo zuenean, Olaeta inguruko baso batean perretxikoak biltzera joan zen desagertutakoa. Atzo eta gaur goizean larrialdi zerbitzuetako kideak gizonezkoaren bila ibili dira eta eremua orraztu dute, harik eta, azkenean, onik aurkitu duten arte gizona.

Bilaketa lanetan parte hartu dute Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi eta Txakurren Atalek eta Deba-Urolako ertzain-etxeko patruilak, Euskadiko Salbamenduko Txakurren Taldeak, Gurutze Gorriko baliabideek, DYAk eta Arabako suhiltzaileek, guztiak ere Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Durangaldea gaur