Gizartea -

ARABA

67 urteko gizon baten bila ari dira Aramaion

Desagertutako gizona Izurtzako bizilaguna da eta anaia batekin joan zen Aramaiora perretxikotan. Basoan banandu egin ziren eta bietako bat ez zen itzuli.

DYAko langile bat Aramaion. Argazkia: Bizkaiko DYA
DYAko langile bat Aramaion. Argazkia: Bizkaiko DYA
DYAko langile bat Aramaion. Argazkia: Bizkaiko DYA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

67 urteko pertsona bat desagertu zen astelehen arratsaldean Olaeta inguruan, Aramaion, perretxikotan zebilela, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Desagertutako gizona Izurtzako (Bizkaia) bizilaguna da eta anaia batekin joan zen Aramaiora perretxikotan. 14:00ak aldera, banandu egin ziren eta bietako bat ez zen bueltatu. Orduan besteak basozaina ohartarazi zuen.

20:00etan hasi dira gizonaren bila. Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta suhiltzaileak ari dira bilaketa lanetan.    

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak