Gizartea -
OSASUNA
Nafarroako Osasun Departamentuak Champix botika erretiratu du tabakoa erretzeari uzteko programatik
Sendagaien Espainiako Agentziak Pfizerrek egindako botika horren lote batzuk merkatutik kentzea agindu du, minbizia eragin dezakeen substantzia bat duelako.
EITB MEDIA
Nafarroako Osasun Departamentuak tabakoa erretzeari uzteko programatik erretiratu du Champix botika, Sendagaien Espainiako Agentziak lote batzuk merkatutik kentzea agindu ostean. Hain zuzen ere, N-nitrosovareniclina substantzia duelako hartu dute erabakia.
Munduko Osasun Erakundeak minbizia eragin dezaketen osagaien zerrendan sartua du, nahiz eta arriskua esposizioaren araberakoa izan.
Sendagaien Espainiako Agentziak ohar batean jakinarazi duenez, ez dago berehalako arriskurik sendagai horrekin tratamendua jaso duten herritarrentzat. Dena dela, botika horrekin tratamenduan daudenei medikuarengana joatea gomendatzen die, beste sendagai baterako aldaketa baloratu dezaten.
Osasun Departamentuak duela lau urte sartu zuen Champix erretzeari uzteko programan. Tarte horretan, 13.000 nafar inguruk hartu dute.