Gizartea -
Nafarroa
Pertsona bat hil da N-121-A errepidean, Burutain parean, zirkulazio-istripu batean
Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute. Autoko gidaria, 31 urteko iruindar bat, hil egin da. Kamioiko gidaria eta beste bidaiari bat onik atera dira, baina ibilgailuak su hartu du istripuaren ondorioz.
agentziak | erredakzioa
31 urteko iruindar bat hil da ostiral honetan N-121-A errepidean, Burutain parean (Nafarroa) izandako zirkulazio-istripu batean, Foru Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Nafarroako suhiltzaileek txio batean zehaztu dutenez, auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute. Autoko gidaria hil egin da.
Kamioiko gidaria eta beste bidaiari bat onik atera dira, baina ibilgailuak su hartu du istripuaren ondorioz, eta errepidea itxi behar izan dute.
Foruzaingoa eta Iruñeko Kosterapea auzoko eta Cordovillako parkeetako suhiltzaileak bertaratu dira.