Itxi

2021/10/15

18:30

Gizartea

Indarkeria matxista

Uharten Natalia Balyuk kolpeka hil zuen gizonari 11 urteko espetxe-zigorra ezarri diote

Agentziak | EiTB Media

Fiskalak, defentsak eta herri-akusazioak, Nafarroako Gobernuak, akordio bat itxi dute. Zigortuak 12.500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimaren aitari, eta beste 20.000 euro ahizpa bakoitzari.

  • Elkarretaratzea Uharten, 2018ko abuztuan. Artxiboko irudia: EiTB Media

    Elkarretaratzea Uharten, 2018ko abuztuan. Artxiboko irudia: EiTB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Uharten, 2018ko abuztuaren 25ean, bere bikotekide ohia hil zuen 44 urteko gizonak 11 urteko kartzela-zigorra onartu du ostiral honetan, homizidio (10 urte) eta tratu txar (urte bat) delituengatik.

Honenbestez, fiskalak, defentsak eta herri-akusazioak, Nafarroako Gobernuak, akordioa itxi dute. Epaiketa urriaren 18tik 22ra egin behar zuten. Akordioaren ondorioz, ez da epaiketarik izango.

Behin-behineko ondorioetan, Ministerio Fiskalak 21 urteko espetxealdia eskatu zuen, 19 urte homizidio delituarengatik eta beste 25 hilabete ohiko tratu txarrengatik.

Epaian, bi aringarri onartzea adostu dute aldeek, mozkorkeria eta atzerapenak, hain zuzen ere; baina, era berean, ahaidetasun larrigarria onartu dute.

2018ko abuztutik behin-behineko espetxealdia betetzen ari da zigortua. Gizonak 12.500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimaren aitari, eta beste 20.000 euro ahizpa bakoitzari.

Fiskalaren arabera, buruan zituen hiru hematoma berriro odoletan hasi zitzaizkiolako hil zen Natalia Balyuk.

"Abuztuaren 25ean akusatuak Nataliari kolpe bortitzak, batez ere buruan, eman zizkiolako hematomak odoletan hasi ziren berriro", ziurtatu du fiskalak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;