Itxi

2021/10/17

23:19

Gizartea

Lapurdi

Emakume batek senarra hil du labankadaz, Angelun

eitb media

Ostegunean gertatu zen, eta emakumeak egindakoa onartu zuen. Biktimak harengandik urruntzeko agindua zuen emakumeen aurkako indarkeriagatik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Emakume batek bere bikotekidea hil zuen labankadaz ostegunean Angelun (Lapurdi), baina azken orduotan jakin da. Hildako gizona aurretik epaituta zegoen emakumeen aurkako indarkeriagatik.

Erasoa bikotearen hurbileko baten etxean izan zen, eztabaida gogor baten ondotik. Bizilagunek abisua eman zuten, baina gizona hilda zegoen ordurako. 

Biak pasatu izan dira epailearen aurretik, eta gizona, 43 urtekoa, zaintzapeko askatasunean zegoen, genero indarkeriagatik, urruntze agindu eta guzti.  

34 urteko emakumeak egindakoa onartu du, eta behin-behinean atxilotu dute, nahita egindako hilketa egotzita. Ikerketa Baionako segurtasun publikoko zerbitzuaren esku dago.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;