Gizartea -

Trafikoa

Arrontegiko zubian izandako istripu batek ilara luzeak sortu ditu A-8an

Hiru ibilgailuk talka egin dute Barakaldoko noranzkoan. Ez da inor zauritu, baina bi errei itxi behar izan dituztenez, pilaketak sortu dira autobidean, Santurtziraino iristen direnak.

Pilaketa dago Arrontegiko zubian. Argazkia: @TrafikoaEJGV
Pilaketa dago Arrontegiko zubian.
Pilaketa dago Arrontegiko zubian. Argazkia: @TrafikoaEJGV

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da goizean Arrontegiko zubian (N-637 errepidea) eta ilara luzeak sortu dira A-8an, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Zorionez, ez da inor zauritu.

Hiru ibilgailuk elkar jo dute 07:20 aldera, Barakaldoko noranzkoan (Bizkaia). Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.

Ilarak daude N-637 errepidean, baina baita A-8an ere, eta 08:30ean Santurtzira arte heltzen ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Bizkaia Barakaldo EAE albisteak Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea