Itxi

2021/10/19

12:14

Gizartea

Erupzioa

La Palmako sumendiaren bigarren kolada itsasotik gertu dago, erupzioa gertatu eta hilabetera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Labak 763 hektarea erre eta ia 2.000 eraikin suntsitu ditu. Adituen kalkuluen arabera, sumendiak 75 milioi metro kubiko laba baino gehiago bota ditu jada.

  • Cumbre Vieja sumendiaren argazkia, La Palmako El Paso herritik ikusita.

    Cumbre Vieja sumendiaren argazkia, La Palmako El Paso herritik ikusita. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur hilabete bete da Cumbre Vieja, gaur egun munduan gehien kontrolatzen den sumendietako bat, erupzioan sartu zenetik La Palma uhartean. Erupzioak "indartsu jarraitzen du", eta bigarren kolada ordu gutxi barru iritsiko da itsasora, David Calvo Kanarietako Institutu Volkanologikoko (Involcan) bozeramaileak astearte honetan azaldu duenez.

Gauean, laba-material asko iritsi da bigarren kolada horretara, eta, beraz, azkarrago egin du aurrera. Eguerdian, labarretik 30 bat metrora zegoen, Tazacorten. Calvoren hitzetan, bizilagun gehiago irtenarazi beharko dituzte etxetik.

Erupzioaren bilakaerari dagokionez, Involcaneko bozeramaileak esan du "egonkor" jarraitzen duela, "laba asko" isurtzen duelako eta gasak botatzen jarraitzen duelako, eta badirudi "denbora luzerako" jarraituko duela horrela.

Astelehenean, 10.000 tona sufre dioxido erregistratu zituzten, eta sumendia baretzen hasi dela esateko 400 edo gutxiago erregistratu behar dira, adituaren esanetan.

Horrela, labak 763 hektarea harrapatu eta 1.956 eraikin suntsitu ditu, Segurtasun Nazionaleko Departamentuak astearte honetan emandako datuen arabera.

Adituen aburuz, sumendiak 75 milioi metro kubiko laba baino gehiago kanporatu ditu hogeita hamar egunetan.

Cumbre vieja

Ibilgailuak errautsez estalita La Palman. Argazkia: EFE.

 

 

La Palmako aireportua martxan dago astearte honetan, baina atzerapenak daude uharteen arteko hegaldietan, errauts-hodei bolkanikoek 4.200 metroko altuera duen zutabea osatzen baitute. Tenerifeko aireportua ere normaltasunez ari da lanean, baina atzo bertan behera utzi zituzten hegaldiak eta batzuk desbideratu egin zituzten.

Sumendien arriskuagatiko Babes Zibileko eta Larrialdiei Aurre Egiteko Plan Bereziaren zuzendaritzak El Pasoko biztanleei gomendatu die gaur 14:00etatik 21:00etara ez ateratzeko kalera, airearen kalitaterako kaltegarriak diren baldintza meteorologikoak ikusita, itsasotik datorren kalima eta haizea sartzea espero baitute.

El volcán de Cumbre Vieja expulsando grandes cantidades de cenizas.

Cumbre Vieja sumendia errauts kopuru handiak kanporatzen. Argazkia: EFE.

Bien bitartean, gaur bertan behera utzi dituzte aurrez aurreko eskolak Tazacorteko bi ikastetxetan, laba kostaldera irits daitekeelako, eta atzo, astelehena, Los Llanos de Aridaneko 4.500 ikaslek eta ia 600 irakaslek eskolei ekin zieten, hilabete klaserik gabe pasatu eta gero.

Geografia Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, gauerditik La Palma uharteko jarduera sismikoa zertxobait murriztu da aurreko egunekoarekin alderatuta; izan ere, 14 mugimendu erregistratu dituzte astearte honetako lehen orduetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;