Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakume batek sexu erasoa salatu du Zumaian

Larunbatean gertatu zen erasoa Zumaiako taberna baten barruan. Bere galtzak jaitsita zituela, erasotzaileak emakumeari prakak bajatu eta ukituak egin zizkion. Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, manifestazioa egingo dute 19:30ean, Beheko Plazatik abiatuta.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, manifestazioa egingo dute arratsaldean emakume baten aurka asteburuan izandako sexu erasoa salatzeko. 19:30ean abiatuko da Beheko Plazatik.

Larunbatean gertatu zen erasoa Zumaiako taberna baten barruan. Inguruko emakumeak gogaitzen ari zela ohartarazi zion emakumeak gizonari. Azken horrek ez zion jaramonik egin. Are gehiago, bere galtzak jaitsita zituela, emakumea gerritik behera biluzi zuen eta ukituak egin zizkion.

Emakumeak erasoari erantzun zion. Segidan, tabernako argiak piztu eta erasotzailea tabernatik kanporatu zuten. Emakumeak gau hartan bertan jarri zuen salaketa Ertzaintzaren aurrean.

Bestalde, Zumaiako Mugimendu Feministak ohartarazi du gaueko jai girora itzultzeak agerian utzi duela "jarrera sexistek gure artean jarraitzen dutela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Prentsa digitalaren azken orduko Zumaia Eguneko albisteak Matxismoa Sexu erasoak