Gizartea -

Trafikoa

Ilarak sortu dira Txorierriko igarobidean autobus bat matxuratu dela eta

09:00etarako ohikoa zen zirkulazioa. Bi errei itxi behar dituzte Erandio parean eta Barakaldoko noranzkoan.

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autobus batek matxura izan du goizean Txorierriko igarobidean (N-637), Erandio (Bizkaia) parean eta Barakaldoko noranzkoan. Ondorioz, ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 09:00etarako, baina, ohikoa zen zirkulazioa.

Ibilgailuak 07:55ean izan du matxura, eta bi errei itxi behar izan dituzte (ibilgailuak horietako bat trabatu du, kendu duten arte). Pilaketak sortu dira, Sondikaraino heldu direnak.

Horrez gain, errepide berean baina Lezaman eta noranzko berean, bi ibilgailuk istripua izan dute. Ez da inor zauritu. Dena den, ezbeharrak zirkulazio arazoak larriagotu ditu.

Azkenik, Bilboko sarbide batean ere, San Mamesen, pilaketak izan dira manifestazio bat dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Lezama Erandio Bizkaia EAE Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Txorierriko igarobidea