Itxi

2021/10/22

12:32

Gizartea

Elikadura eta osasuna

Gipuzkoako zenbait ikastetxetan elikadura-intoxikazio arinak izan dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Auzo Lagun enpresak banatutako atuna tomatetan jan ostean izan dituzte ikasleek lehen sintomak: azkura eta eztarriko mina. Guztira, Gipuzkoako 120 bat ikastetxek erretiratu zuten atuna tomatearekin platera.

  • Emakumezko langile bat EAEko ikastetxe bateko jantokian

    Emakumezko langile bat EAEko ikastetxe bateko jantokian. EITBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gipuzkoako zenbait ikastetxeetan histaminak eragindako elikadura-intoxikazioa atzeman dute ostegun honetan, eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ikerketa jarri du martxan. Itxura guztien arabera, Auzo Lagun catering enpresak egun horretako menuan banatutako atuna tomatetan janda intoxikatu ziren.

Kutsatutako ikasleek sintoma arinak izan dituzte: azkura eta eztarriko mina. Auzo Lagun enpresak ostiral honetan jakinarazi duenez, elikadura-intoxikazioa pairatu duten haur guztiak ondo daude. Hala ere, ez du zehaztu zenbat pertsonari eragin dien intoxikazioak.

Ikasleen lehen sintomen berri izan bezain laster, Ausolan markarekin bere zerbitzuak merkaturatzen dituen Auzo Lagun enpresak oharra bidali zuen eguneroko menuak bidaltzen edo zerbitzatzen dituen ikastetxe guztietara. Guztira, Gipuzkoako 120 bat ikastetxek erretiratu zuten atuna tomatearekin platera.

Osasun Sailaren hipotesi nagusia da bazkarian atuna tomatearekin janda intoxikatu zirela.

Oraingoz, ez dute argitu zenbat diren kaltetutako ikasleak, baina Osasun Sailak azpimarratu du kontrol neurri guztiak hartu dituztela eta fokua identifikatzeko lanean ari direla.

Hainbat lagin hartu dituzte, eta analisien emaitzen zain daude.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;