Gizartea -

Protesta eguna hainbat hiritan

Istiluak Bartzelonan, murrizketen kontra ikasleek egindako protestetan

12 lagun atxilotu dituzte eta beste 12 zaurituak izan dira. Madril, Valentzia, Sevilla, Zaragoza edo Palmako ikasleak, halaber, kalera atera dira asteazken honetan.

Bartzelonako ikasleak kalera atera dira, hezkuntzako murrizketen aurka. Efe.
Bartzelonako ikasleak kalera atera dira, hezkuntzako murrizketen aurka. Efe.
Istilu larriak izan dira ikasleek Bartzelonan egindako protestan

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Sevillan, Zaragozan edo Palman Gobernuak eta erkidegoek Hezkuntza publikoaren arloan egin dituzten murrizketengatik protesta egiteko.

Katalunian izan ezik, gainerako hirietan protestak baketsuak izan dira. Katalunian protestak poliziaren kargekin eta atxilotuekin bukatu dira. Azken balantzearen arabera, 12 pertsona atxilotu dituzte eta beste 12 zauritu dira.

Bartzelonan, zenbait ikaslek margoa, harriak, petardoak, beirak eta pilotak bota dizkiete Esquadra Mossoei, Burtsaren egoitzaren aurrean.

Halaber, lau ontzi erre dituzte eta ondorioz poliziak manifestarien aurka kargatu du. Bestalde, Antena 3 telebista kateko kamara bat arin zauritu da.

Kataluniako egoera ez da gainerako hirietan errepikatu; beste hiri batzuetan Hezkuntzako murrizketen aurka protesta egin dute, baina modu baketsuan.

Madrilen, milaka ikasle kalera atera dira Valentziako ikasleei elkartasuna erakusteko.

Sindikatuek eta ikasleek hezkuntza publikoan Gobernuak eta erkidegoek egindako murrizketak sortzen duten "arriskua" salatu dute.

Aurreko asteko protesten erdigunean, Valentzian, milaka ikasle atera dira asteazken honetan kalera hezkuntza arloko murrizketei aurre egiteko eta aldarrikapenei poliziak emandako erantzuna gaitzesteko.

Sevillan, Plaza Berrian bildu dira ikasleak eta errepresioa salatu dute. Halaber, murrizketen aurkako eta hezkuntza publikoaren aldeko leloak oihukatu dituzte.

Malagan, Psikologia fakultatearen ateen aurrean bildu dira ikasleak. Valentziako ikasleei beren elkartasuna adierazteko.

Zaragozan, ehunka ikaslek manifestazioa egin dute hiriko alde zaharrean eskola publikoaren alde, murrizketen aurka eta Valentziako gazteen alde.

Protestak Balearretara heldu da ere. 2.500 ikasle inguru Palmako alde zaharrean manifestatu dira hezkuntzako murrizketen aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea