Gizartea -
Renfe
Martxan da berriro Bilbo eta Muskiz lotzen dituen aldiriko tren zerbitzua
Konponketa lanak amaitu ondoren, Muskiz-Bilbo lehen trenak komunikazio sistema berriak estreinatuko ditu gaur, astelehena. Iragan urtarrileko ekaitzek suntsitu zituzten.
Agentziak | EiTB Media
Gaur, astelehena, Renfe konpainiak martxan jarri du berriro Bilbo eta Muskiz lotzen dituen aldiriko zerbitzu zuzena (C2 linea).
Orain arte, Bilbo eta Muskizen arteko ibilbidea egiteko zerbitzua aldiriko bi trenek eman dute: Bilbo-Ortuella eta Ortuella-Muskiz. Ondorioz, gaurtik aurrera bidaiariek ez dute Ortuellan trenez aldatu beharko, Renfek jakitera eman duenez.
Konponketa lanak amaitu ondoren, Muskiz eta Bilbo arteko lineako lehen trenak komunikazio sistema berriak estreinatuko ditu gaur. Iragan urtarrileko ekaitzek suntsitu zituzten, konpainiak gogorarazi duenez.