Gizartea -

Euskara

Euskaltzaindia: ‘Egoera politiko berriak euskara bultzatuko du’

Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, ETAren jarduera armatuaren behin betiko amaierak euskara sustatzen eta bultzatzen lagunduko du.

'Euskarari gorazarre', gure hizkuntzaren errealitatea ezagutarazteko

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Euskarari Gorazarre” jardunaldiak aurkeztu ondoren egin ditu adierazpen horiek Urrutiak, Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzan.

Jardunaldi horietan, martxoaren 14rako hain zuzen, instituzio-bilera bat antolatu dute Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiaren (RAE) egoitzan, Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroarekin.

Andres Urrutiarekin batera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Blanca Urgell, ere joango da “Euskarari Gorazarre” omenaldira eta Jose Manuel Blecua Espainiako Errege Akademiako (RAE) zuzendariak egingo die harrera.

“Euskara ezin da elkarri erasotzeko erabili, horren guztiaren gainetik dago. Ez dago gainerako hizkuntzekin gatazkan, guztiz kontrakoa baizik.”, argitu du Urrutiak.

Hizkuntzen arteko koordinazioak garrantzia handia duela azpimarratu du, “guztiok hartzen dugulako parte espazio kultural komun batean”. Hori dela eta, esan du ETAren iragarpenak garai berri bati hasiera ematen diola, “inongo dudarik gabe”. “Horregatik etorri gara Madrilera”, bukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea