Gizartea -
Protesta, ostegun honetan
Unai Sordo (CCOO): 'ELA Euskadiko minbizia sindikala da'
''Sindikatuen batasunerako edozein agertoki apurtu nahi du'' salatu du Sordok, Europako politiken aurka Euskadiko hiriburuetan egin diren protestetan.
Erredakzioa
Europak ezarritako murrizketen aurka protestak egin dituzte ostegun honetan euskal sindikatuek. CCOOk eta UGTk elkarrekin egin dituzte manifestazioak Gasteizen, Donostian eta Bilbon. ELAk, berriz, Bizkaiko hiriburuan egin du protesta, bakarka.
Europar Batasunak defizita murrizteko bultzatzen dituen neurriek langabeziaren egoera larriagoa egiten dutela salatu du Laura Gonzalez de Txabarri ELA sindikatuko nazioarteko eremuko ordezkariak.
Unai Sordo eta Damaso Casado Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuetako ordezakariak ere Bilbon bildu dira, elkarrekin egin duten manifestazioan. ''Enpleguaren eta justizia sozialaren alde. Irtenbidea dago'' lelopean egin dute protesta, eta lan-erreformaren aurkako oihuak ere entzun dira bertan.
Euskadiko sindikatuen batasuna, urrun
Unai Sordok eta Damaso Casadok ez dute argitu nahi izan sindikatu abertzaleek martxoaren 29rako deitu duten grebarekin bat egingo duten ala ez. Baina ez dute inongo neurririk baztertu, Gobernuak ''lan-erreforma bertan behera'' utz dezan.
Edonola ere, Euskadiko sindikatuen batasuna hurbil ez dagoela agerian utzi dute egunean zehar hainbat sindikatuetako ordezkariek. Izan ere, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak CCOOrekin eta UGTrekin bat egitea baztertu du gaur, eta horren aurrean, Unai Sordo Euskadiko CCOOk esan du ELA Euskadiko ''minbizia sindikala'' dela. 'Sindikatuen batasunerako edozein agertoki apur nahi du' salatu du Sordok.