Gizartea -

GIPUZKOA

61 urteko gizon bat atxilotu dute Lezon, bizilagun bati eskopetarekin mehatxu egiteagatik

Antza denez, baimendu gabeko eremuan suzko arma batekin tiroka ari zela aurpegiratu zion biktimak, eta mehatxuka erantzun zion ehiztariak.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 61 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lezon, ehizako eskopetarekin beste gizon bati mehatxu egitea leporatuta. Antza denez, baimendu gabeko eremu batean tiroka ari zela aurpegiratu zion bizilagunak. Atxilotuak mehatxuka erantzun zion.

16:00ak aldera, biktimak Ertzaintzara deitu zuen gertatutakoaren berri emateko.

Ertzainek Gaintxurizketako biribilgunearen ingurua hesitu zuten. Atxilotu zutenean, gizonak perdigoiz beteriko eskopeta bat zeraman. Suzko arma batekin mehatxu egitea leporatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lezo Ehiza