Gizartea -

TRAFIKOA

Arrontegiko zubian izandako istripu batek auto-ilara handiak sortu ditu A8an

Ezbeharra 07:30 aldera gertatu da, N-637 errepideko 10. kilometroan, Erletxeko noranzkoan, eta ilara luzeak sortu dira A8an, bi norazkoetan. 10:30ak aldera egoera bere onera itzuli da errepidean.

3 kilometroko auto-ilarak Barakaldon, lau ibilgailuren istripua dela eta. Irudia: @trafikoaEJGV
3 kilometroko auto-ilarak Barakaldon, lau ibilgailuren istripua dela eta
3 kilometroko auto-ilarak Barakaldon, lau ibilgailuren istripua dela eta. Irudia: @trafikoaEJGV

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau ibilgailuk talka egin dute gaur goizean Arrontegiko zubian, Barakaldon, eta auto-ilara luzeak sortu dira A8an, bi norabideetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Behin ibilgailuak errepidetik kenduta, 10:30ak aldera, pilaketak amaitu dira.

Istripua 07:30 aldera gertatu da, N-637 errepideko 10. kilometroan, Erletxeko noranzkoan. Errepidea garbitu badute ere, auto-ilara luzeak izan dira goizean zehar, baina 10:30ak aldera normaltasunera itzuli da A8a. Istripuan ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Zer gertatu da gaur Bilbon? Portugalete bideoak Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa A-8 Autobidea