Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19ak eragindako kutsatzeak % 40 hazi dira astebetean Nafarroan

Bestalde, Osasun departamentuak baieztatu du Nafarroan antzemandako Delta Plus aldaeraren lehen kasuak ez duela inolako agerraldirik eragin.

Emakume bat PCR proba batean. Artxiboko argazkia: EFE
Emakume bat PCR proba batean. Artxiboko argazkia: EFE
Emakume bat PCR proba batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusak eragindako kutsatzeak % 40 hazi dira urriaren 18tik 24ra bitartean Nafarroan, aurreko asteko datuekin alderatuta. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, kasu positiboak 190etik 264ra igo dira.

Gorakada horren aurrean, Osasun departamentuak prebentzio neurriak –pertsonen arteko segurtasun tartea zaintzea eta eremu itxietan musukoa erabiltzea, besteak beste- mantentzeko deia egin die herritarrei, eta birusaren aurkako tresnarik eraginkorrena txertoa dela berretsi du.

Horrez gain, aste honetan Delta Plus aldaeraren lehen kasua detektatu dute Nafarroan. Pertsona hori atzerrian kutsatu zela eta kasu horren ondotik inolako agerraldirik izan ez dela baieztatu dute.

Orain arte agertu diren positibo gehienak Delta aldaerak eragin dituela zehaztu dute, Delta Plus aldaera kutsakorragoa bada ere.

Kutsatzeen % 40 etxeetan eman dira; % 24 esparru sozialean; % 3,8 ikastetxeetan; eta % 2,7 lantokietan. Gainerako kasuen (% 29) jatorria zein den ez dakite.

Adinari dagokionez, kutsatutakoen gehiengoa 75 urtetik beherakoak dira, batez ere 5 eta 14 urte artekoak.

Nafarroako Gobernuko txostenaren arabera, datozen asteetan ikusiko da positiboen gorakada honek ospitaleetan zein eragin izango duen. Joan den astean sei pertsona ingresatu zituzten, horietako bi zainketa intentsiboetako unitateetan, eta pertsona bat hil zen covid-19aren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da