Gizartea -

Soldata ezberdinak

Isunak, emakumezkoei gutxiago ordaintzen dieten enpresarientzat

Lanpostu berdina eginda emakumezkoei gizonezkoei baino gutxiago ordaintzen dieten enpresariek zigor ekonomiko eta judizialak izango dituzte.

Isunak, emakumezkoei gutxiago ordaintzen dizkieten enpresarientzat
Isunak, emakumezkoei gutxiago ordaintzen dizkieten enpresarientzat
Isunak, emakumezkoei gutxiago ordaintzen dizkieten enpresarientzat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanpostu berdina izanda ere emakumezkoei gizonezkoei baino gutxiago ordaintzen dieten enpresariei isunak jarriko dizkie Gobernuak.Egun emakume eta gizonezkoen soldaten artean dagoen aldea bukatzeko plan berezia martxan jarriko dutela iragarri du Juan Manuel Moreno Bonilla Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuetako estatu idazkariak.

Bi ildo nagusi izango ditu proiektuak: sentsibilizazioa eta salaketa. Azken horren harira, isunak aurreikusi dituzte lanpostu berdina izanda emakumezkoei gutxiago ordaintzen dieten enpresarientzat.

Zigor ekonomikoak zein judizialak izango dira. ''Konstituzioak gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna jasotzen du; beraz, iruzur konstituzionala egiten duten enpresariek justizia aurrean erantzun beharko dute. Maila ekonomikoan ere zigor handi bati egin beharko diote aurre'', azaldu du Morenok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea